Alkatearen Agurra

Kaixo herritar eta lagun guztioi. Ongi etorria emoten deutsuet Udalbatza osoaren izenean Abadiñoko Udaleko web orri berri honetara.
Web orri hau izan da udal honek euki daben premina handienetako bat. Tresna teknologiko barri bat herritarren eta Udalaren arteko komunikazinoa sendotu eta informazinoa errazteko.
Bere bitartez aukera izango dozue behar dituzuen udal tramiteak egiteko eta ezagutu nahi dituzuen udal dokumentu publikoak ikusteko.
Udala herritarrengana hurbiltzeko modu bat da.
Abadiñon aldaketa handiak gertatzen ari dira aspaldian: etxebizitza berriak egingo dira, Foru aldundiarenak izan diren errepideak Udalaren eskuetara pasatu dira erabilerraztasun eta segurtasuna hobetzeko, hitzarmena Foru Aldundiagaz nagusiendako egoitza bat egiteko, jubilatuendako egoitza barri bat, Matienako anbulatorioren anpliazinoa, eta abar. Labur esateko: herri barri bat.
Apurka-apurka lortu behar dogu abadiñar izatea gero eta harrotasunerako motibo handiagoa izatea.
Danok saiatu behar gara geure ingurumena hobetzen. Lan hori danon ardura eta zeregina da.
Tresna honegaz alkarrengandik hurrago egongo gara eta herritarrok aukera izango dozue Udalaren bihotzean sartzeko, zeuen eritxiak emoteko eta Udalaren eguneroko lan eta jarduna ber-bertatik ezagutzeko.
Tresna honen bidez apurtu egin nahi genduke udala danon etxea dala sentitzen isten ez deuskun hesia, eta horregaitik hain zuzen tresna honegaz iritsi nahi dogu herritar guztion etxeetara, gure preminan dagozan toki eta lagun guztiengana.
Gure ahalegin guztiek helburu bakarra izan behar dabe: Abadiñoko bizikidetza integratzailea sendotzea, gure seme-alabentzat etorkizun hobe bat sortzea eta gure herria bizi-kalidade eta tolerantziazko eredu bihurtzea.
Eta besterik ez, lagunok. Hemendik aurrera erabili gogotik web orri hau eta emon mesedez gogoratzen jatzuezan iradokizun eta gomendio guztiak, guk danak aintzat hartuko baititugu web orria eta udal zerbitzuak danon mesedetan hobetu beharrez.
Agur eta hurrengora arte.
ALKATEAK
Jose Luis Navarro
Azken aldaketa: 2009/05/13
(Ataleko Menua: Zure Udala)
Zure Udala(Web Mapa)
(Sarbide azkarrak)