(Joan edukira)


(Menu Nagusia)



Inico: Hiritarren Segurtasun Arloa: Etxeko segurtasuna: Etxeko segurtasuna

Segurtasuna Etxean

Segurtasuna Etxean

Oporraldiak eta urtean zehar egiten diren aisialdirako irteerak direla eta Udaltzaingoak, etxeak hutsik dauden bitartean eta erasoak edo istripuak ekiditeko, egokitzat jotzen du aurrezaintzako neurri desberdinei buruzko zenbait aholku zabaltzea.

  • Ez alferrik hedatu oporretan joateko asmoa. Hala ere, komenigarria da fidagarria den ondoko pertsona bati egongo ez zarela esatea eta behar izanez gero harremanetan jartzeko telefonoa uztea.
  • Auzokoekin batera lan egin etxebizitzak zaintzeko. Etxebizitzetatik datozen zarata arrotzei elkartasunez erantzun, baita susmoa sortzen duten ezezagunen edo higiezinekoa ez diren pertsonen aurrean ere.
  • Ondasunen inbentarioa egin ezazu. Bertan horien marka, eredua eta fabrikazio- edo serie-zenbakia zehaztu, lapurreta gertatuz gero Udaltzaingoari emateko.
  • Pertsianak jasota utz itzazu. Kanpoan luzaroan egotekotan argiak, irratia, telebista eta abara aldizka pizten dituen tenporizadorea (programagailua) jarri.
  • Uraren etorria eteteko giltza nagusia itxi ezazu.
  • Gasaren edo butano-bonbonaren etorria eteteko giltza nagusia itxi ezazu. Bazter itzazu ordezko bonbonak bero iturriak dauden lekuetatik.
  • Sarrera nagusiko atean sarraila ona jar ezazu.
  • Egiazta ezazu etxeko atea ondo itxi duzula. Ordezko giltza bat gainean eraman ezazu.
  • Giltzak galduz gero sarraila alda ezazu.
  • Ez ipini izenik ezta helbiderik ere etxeko giltzetan.
  • Giltzak kopiatu behar izanez gero egiazta ezazu kopia zure aurrean egiten dela eta denda fidatzekoa dela.
  • Ahal izanez gero balio handiko objektuak kutxa gotor batean gorde.
  • Kanpoan zauden bitartean postontzian gutunak edo aldizkariak pilatzea saihestu. Fidagarria den norbaiti batzeko esan iezaiozu.
  • Etxe-abereak izatekotan eta zurekin ez badoaz ez itzazu bakarrik utzi. Zu ez zauden bitartean zainduko duten lekuren batera eraman edo fidatzekoa den pertsona bati utz iezaiozu.


Azken aldaketa: 2008/11/20



(Igo Orri Hasierara)





(Web Mapa)


(Sarbide azkarrak)

(Igo Orri Hasierara)


Abadiño Elizateko Udala
Tel. 946215530 · San Trokaz Plaza, 1 · 48220 ABADIÑO (Bizkaia) ·

Web diseinua: www.zorraquino.com