(Joan edukira)


(Menu Nagusia)



Inico: Info Abadiño: Noticias y Notas de Prensa: Noticias y Notas de Prensa

2010/03/08

Herri Botazioaren bidez hautatuko da San Trokaz Jaiak iragarriko dituen txartel irabazlea

Udalak 600 euroko saria eta 350 euroko tokiko saria banatuko ditu

Abadiñoko Udalak lehiaketara deitu du San Trokaz jaiak iragarriko dituen txartela hautatzeko. Lehiaketa horretako sariak herri-botazioaren bidez banatuko dira. Epaimahaiak lehenengo hautaketa egingo du, baina, azkenean, herritarrek erabakiko dute 600 euroko lehen saria zein lanek merezi duen. Saririk gabeko herriko lanik onenak jasoko duen saria 350 eurokoa da, eta sari horren irabazlea zein den epaimahaiak erabakiko du.
Txartelek goiburu hau eduki beharko dute nahitaez: "Abadiño San Trokazak 2010". Apirilaren 9a heldu baino lehen aurkeztu beharko dira Txanporta edo Errotako kultura-etxeetan. Epaimahaiaren lehen erabakia apirilaren 12an emango da ezagutzera; eta, irizpenaren ondoren, hautatzen diren lanak Txanportako kultura-etxeko aretoan jarriko dira ikusgai. Txanportako kultura-etxean, bisitariek aukera izango dute gogokoen dituzten txartelak bozkatzeko, apirilaren 21a iritsi aurretik.
Sariak banatzeko ekitaldia maiatzaren 12an izango da, 21:00etan, San Trokaz plazan, Talde Batuak dantzari-taldearen dantzaldiarekin batera. Lehiaketara aurkezten diren lan guztiak erakusketa batean jarriko dira ikusgai, Txanportako kultura-etxean, maiatzaren 13tik 23ra bitartean. San Trokaz jaiak maiatzaren 12tik 23ra bitartean izango dira.




Última Modificación: 0000-00-00





(Igo Orri Hasierara)





(Web Mapa)


(Sarbide azkarrak)

(Igo Orri Hasierara)


Abadiño Elizateko Udala
Tel. 946215530 · San Trokaz Plaza, 1 · 48220 ABADIÑO (Bizkaia) ·

Web diseinua: www.zorraquino.com