(Joan edukira)


(Menu Nagusia)



Inico: HAZ / Onlineko tramiteak: Udaleko tramiteak: Idazkaritza: Estadistika: Estadistika

Ez-egitezko Alta Biztanle Erroldan

Alta Abadiñoko Udaleko Biztanle Erroldan.

Unitate Tramitatzailea

Abadiñoko Udala

Ebazpen Organoa

Departamentura adskribaturiko langileak

Eskatzeko Lekua

Bulego Orokorrak. Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara

Eskatzeko Epea

Mugagabea

Isiltasun Administratiboa

Onarturik

Hartzaileak

Abadiñon bizi ohi diren, baina Erroldaren azken berrikuspenean izena eman ez zuten pertsona guztiak, ez-egitezko alta hartuko dutelarik eskatzen duten datan.

Posta Elektronikoa

Zerbitzurik onena eman nahi dizugu eta zure eskaerari azkar erantzun, eta, horregatik eskertuko dizugu, komunikaziorako, dokumentazio trukerako eta zure eskaerarekiko egintza administratibo guztien jakinarazpenerako bide moduan posta elektronikoa erabiltzea baimenduz emango diguzun laguntza.

Datuen Babeserako Legea

Zeure lasaitasun eta segurtasunerako jakinarazten dizugu ezen, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedaturikoaren arabera, zure eskaeratik lortzen diren izaera pertsonaleko datuak “BIZTANLE ERROLDA” izeneko fitxategi batean bilduko direla, beraren arduraduna Abadiñoko Udala delarik, helbide hauxe duena: San Trokaz Plaza, 1, 48220 Abadiño (Bizkaia). Udal Erroldaren kudeaketa xede duen fitxategi horren berri eman zaio Datuen Babeserako Euskal Agentziari eta datuen segurtasun osoa bermatzeko behar diren neurri guztiak ditu hartuta.

Edonola ere, dokumentu hau sinatzeak inplikatzen du eskatzailea informaturik gelditzen dela eta bere baimena ematen duela hala bere datuak aipaturiko xederako erabiltzeko nola eurok INEri, LANTIKi eta beste udal batzuei lagatzeko, Erroldarekin zerikusia duten tramiteak egitea errazte aldera, edo epaitegiei, prozesu judizialak errazte aldera.

Gogorarazi nahi dizugu baduzula emandako datuetara iristeko, baita, hala dagokionean, eurok zuzentzeko, aurka jartzeko edo deuseztatzeko ere aukera, aipaturiko Legeak xedatzen dituen terminoetan, horretarako Abadiñoko Udaleko Segurtasun Arduradunari arestian seinalaturiko helbidera komunikazio idatzi bat bidaliz honako datu hauek jarrita: izen-deiturak, jakinarazpenak jasotzeko helbidea, egiten den eskaera konkretua, data, interesatuaren sinadura eta fitxategiaren izena.

Erosoago izango duzu eta, eskubide horiek guztiak udal webgunearen bidez erabil ditzakezu helbide honexetan: www.abadiano.org.

Bestalde, eskatzaileak adierazten du emandako informazioa egiazkoa dela eta ez dela ipini barik utzi ez aldatu bere kontrakoa izan daitekeen informaziorik, eta, orobat, jakitun da daturen bat gezurrezkoa izateak edo ipini barik uzteak zerbitzua behar den moduan ezin eman izatea ekarriko duela.

Oharrak

Unitate tramitatzaileak nolanahiko dokumentazio osagarria eskatu ahal izango du tramitea behar bezala egiteko.

Erlazionaturiko Dokumentuak

  • Ez-egitezko alta eskaera Udaleko Biztanle Erroldan.
  • Etxebizitzaren jabearen edo, etxebizitza okupatua izanez gero, maizterraren baimena.
  • Ordezkaritzako dokumentua, Erroldan alta tramitea egiteko.
  • Ezkontidearen edo bikotekidearen baimena.

Ekarri beharreko Dokumentazioa

  • Alta eskaera (adin nagusiko pertsona guztiak sinatua), non deklaratuko den ez direla Espainiako beste ezein udaletan erroldaturik agertzen.
  • Erroldatuko diren pertsona guztien NANen fotokopia (obligaziozkoa 14 urtetik gorakoentzat).
  • Ordezkaritzako dokumentua, interesatua ez den beste pertsonaren batek tramitea egin edo sinatuz gero.
  • Adin txikikoen alta kasuan, Famili Liburua aurkeztu beharko da, bizikidetza unitatea eta bere ardurapeko seme-alabak direla egiaztatzeko.
  • Atzerritarren kasuan, Egoitza Baimena aurkeztu beharko dute, baldin badaukate, edo, eduki ezean, jatorriko herrialdeko dokumentazioa.
  • Adin txikikoak guraso bakar batekin erroldatze kasuan, beste gurasoaren baimena aurkeztu beharko da edo adin txikikoaren tutoretza daukala egiaztatu.
  • Etxebizitza okupatuan: printzipal moduan erroldaturiko pertsonaren baimena edo, etxebizitza hutsaren kasuan, etxejabearena, baimena ematen duen pertsonaren NANa ere aurkeztuko delarik.
  • Norberaren etxebizitzan: etxebizitza okupaturik dagoela egiaztatuko duen dokumentua. Ondoko dokumentuetariko edozeinek balioko du:
    • Eskritura edo etxebizitzaren salerosketa kontratu pribatua.
    • Etxebizitzaren errentamendu kontratua.
    • Recibo de agua, luz, etc.
    • Testamentua, dohaintzak, hipotekak
    • Banantze edo dibortzio epaia, non etxebizitzaren erabilera eta gozamendua ezkontide bietariko bati ematen zaion, epaiaren amaieran epaia irmoa dela dioen eginbidea agertu behar delarik.

Kodea

1502-30102008

Tramitazioa

Presentziazkoa

Legeak

  • 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Erregimeneko Oinarriak arautzen dituena (15,1 artikulua).
  • 4/1996 Legea, urtarrilaren 10ekoa, Toki Erregimeneko Oinarriak arautzen duen Legea aldatzen duena Udaleko Biztanle Erroldari dagokionez.
  • 57/2003 Legea, abenduaren 16koa, toki gobernua modernizatzeko neurriei buruzkoa
  • 2.612/1996 Errege Dekretua, Abenduaren 20koa, Toki Erakundeen Populazio eta Lurralde Mugaketa Araudia aldatzen duena, 1.690/1986 Errege Dekretuak, uztailaren 11koak, onetsia.
  • 1997ko apirilaren 9ko Ebazpena, Presidentzia Ministerioko Idazkariordetzarena, Udalei jarraibide teknikoak ematen dizkiena Udal Erroldaren kudeaketari eta berrikuspenari buruz.
  • 1997ko uztailaren 11ko Agindua, administrazio publikoek euren artean udal errolden inguruko informaziorako dituzten komunikazio elektronikoei buruzkoa.
  • 1997ko uztailaren 21eko Ebazpena, Presidentzia Ministerioko Idazkariordetzarena, Estatistikako Institutu Nazionaleko Presidentearen eta Lurralde Lankidetzako Zuzendari Nagusiaren uztailaren 4ko ebazpena –zeinaren bidez Udaleko Biztanle Errolda eguneratzeari buruzko jarraibide teknikoak ematen diren– argitara ematea agintzen duena.


Azken aldaketa: 2009/11/06



(Igo Orri Hasierara)





(Web Mapa)


(Sarbide azkarrak)

(Igo Orri Hasierara)


Abadiño Elizateko Udala
Tel. 946215530 · San Trokaz Plaza, 1 · 48220 ABADIÑO (Bizkaia) ·

Web diseinua: www.zorraquino.com