Abadiñoko Udaleko Biztanle Erroldan baja ematea, egoitza Espainiako edo atzerriko beste Udalen batera aldatuagatik.
Unitate Tramitatzailea |
Abadiñoko Udala |
|---|---|
Ebazpen Organoa |
Departamentura adskribaturiko langileak |
Eskatzeko Lekua |
Bulego Orokorrak. Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara |
Eskatzeko Epea |
Mugagabea |
Isiltasun Administratiboa |
Onarturik |
Posta Elektronikoa |
Zerbitzurik onena eman nahi dizugu eta zure eskaerari azkar erantzun, eta, horregatik eskertuko dizugu, komunikaziorako, dokumentazio trukerako eta zure eskaerarekiko egintza administratibo guztien jakinarazpenerako bide moduan posta elektronikoa erabiltzea baimenduz emango diguzun laguntza. |
Datuen Babeserako Legea |
Zeure lasaitasun eta segurtasunerako jakinarazten dizugu ezen, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedaturikoaren arabera, zure eskaeratik lortzen diren izaera pertsonaleko datuak “BIZTANLE ERROLDA” izeneko fitxategi batean bilduko direla, beraren arduraduna Abadiñoko Udala delarik, helbide hauxe duena: San Trokaz Plaza, 1, 48220 Abadiño (Bizkaia). Udal Erroldaren kudeaketa xede duen fitxategi horren berri eman zaio Datuen Babeserako Euskal Agentziari eta datuen segurtasun osoa bermatzeko behar diren neurri guztiak ditu hartuta. Edonola ere, dokumentu hau sinatzeak inplikatzen du eskatzailea informaturik gelditzen dela eta bere baimena ematen duela hala bere datuak aipaturiko xederako erabiltzeko nola eurok INEri, LANTIKi eta beste udal batzuei lagatzeko, Erroldarekin zerikusia duten tramiteak egitea errazte aldera, edo epaitegiei, prozesu judizialak errazte aldera. Gogorarazi nahi dizugu baduzula emandako datuetara iristeko, baita, hala dagokionean, eurok zuzentzeko, aurka jartzeko edo deuseztatzeko ere aukera, aipaturiko Legeak xedatzen dituen terminoetan, horretarako Abadiñoko Udaleko Segurtasun Arduradunari arestian seinalaturiko helbidera komunikazio idatzi bat bidaliz honako datu hauek jarrita: izen-deiturak, jakinarazpenak jasotzeko helbidea, egiten den eskaera konkretua, data, interesatuaren sinadura eta fitxategiaren izena. Erosoago izango duzu eta, eskubide horiek guztiak udal webgunearen bidez erabil ditzakezu helbide honexetan: www.abadiano.org. Bestalde, eskatzaileak adierazten du emandako informazioa egiazkoa dela eta ez dela ipini barik utzi ez aldatu bere kontrakoa izan daitekeen informaziorik, eta, orobat, jakitun da daturen bat gezurrezkoa izateak edo ipini barik uzteak zerbitzua behar den moduan ezin eman izatea ekarriko duela. |
Oharrak |
Ez dago tramiterik egin beharrik Abadiñoko Udalean. |
Ekarri beharreko Dokumentazioa |
Ez dago tramiterik egin beharrik Abadiñoko Udalean. |
Kodea |
1505-30102008 |
Tramitazioa |
Presentziazkoa |
Azken aldaketa: 2009/11/06
(Ataleko Menua: HAZ / Onlineko tramiteak)
HAZ / Onlineko tramiteak(Web Mapa)
(Sarbide azkarrak)