Abadiño Elizateko udalarekin tramiteak egiteko interneten bidezko zerbitzua da. Zerbitzu berri honek kanal telematikoa erabiliko du tramiteak egiteko; modu horretan, zabaldu egin dira orain arte erabiltzen ziren HAZ bulegoaren bi kanalen posibilitateak (presentziala eta telefonoaren bidezkoa).
H@Z bulegoak gehien erabiltzen diren tramiteak eskainiko ditu dagoeneko, eta, datozen hilabeteetan pixkanaka gehituko dira hiritarrek eta enpresek udalarekin kudeatzen dituzten tramite eta eskaera guztiak. Sinadura elektronikoari buruz indarrean dagoen legediaren arabera, interneten bidezko tramiteak aintzat hartzen diren ziurtagiri elektronikoen erabileran oinarritzen da H@Z zerbitzua, betiere erabateko segurtasun eta konfidentzialtasun bermeak eskainiz. H@Z zerbitzuak onartzen dituen ziurtagiriak ondorengoak dira:
Hiritarraren Txartel Elektroniko berri bat da; haren bidez, erraz eta azkar hel zaitezke zerbitzu publiko askotara, bai Administrazio Zentralekoetara bai Eusko Jaurlaritzakoetara, bai Aldundikoetara eta, jakina, Abadiñoko udalekoetara ere bai. Gainera, pixkanaka beste instituzio batzuk gehituz joango dira interneten bidezko kudeaketa modalitate honetara. Horrez gain, Osakidetzaren osasun-txartel berria ere bada.
Abadiñoko Txartel BAKARRA izateko sortu da txartel hau, eta honako aplikazioak dauzka:
Egungo Osakidetzaren Osasun Txartela ordezkatuko du, eta on-line eskainiko ditu osasun-zerbitzu berriak: sendagilearekin egoteko ordua erreserbatzea, sendagilea aldatzeko eskaera, eta abar.
Eusko Jaurlaritzak gauzatu du txartel hau. Txartel honek daukan txipak aintzat hartzen den IZENPE sinadurarekin (Euskal administrazioen zerbitzura dagoen Ziurtagiri eta Sinadura elektroniko aurreratua) berme juridiko osoak eta segurtasunari dagozkionak eskaintzen ditu.
Azken aldaketa: 2009/09/07
(Ataleko Menua: HAZ / Onlineko tramiteak)
HAZ / Onlineko tramiteak(Web Mapa)
(Sarbide azkarrak)