Abadiano.org ha sido desarrollado siguiendo un diseño y programación accesibles, con el objetivo de garantizar el acceso universal al mayor número posible de usuarios.
Erabilerraztasuna hitzaz adieraz nahi da ezintasun, ezgaitasun edo elbarritasun guztien gainetik web orri bateko eduk guztietara arazorik gabe heldu ahal izatea. Jende asko heltzen da gure orrietako informaziora gureaz oso bestelako testuinguruetatik.
Abadiano.org web orria diseinatu eta programatzean erabilerraztasuna lehenetsi da , ahalik eta jende gehiena heldu ahal izan dadin bere edukeietara.
Web gune hau diseinatu eta programatzean WAI (Web Accessibility Initiative, www.w3.org/wai) gidalerriak jarraitu dira, edukietara erraz iristeko nazioarteko estandarrak finkatzen dituztenak.
Teklatuko zenbait laburbide sartu dira, web guneko orrietako puntu nagusietarako lasterbide gisa. Oro har, "alt" tekla beste tekla batekin (aurrerago emango dugun zerrendakoa) konbinatuz, aukera jakin batera iritsiko gara. "alt" tekla PC ordenagailuetan dago; Macintosh ordenagailuetan, zuriune barraren ondoko Komando teklak betetzen du "alt" teklaren eginkizuna.
Halaber, orri bakoitzeko esteka batetik bestera lekualdatzeko aukera dago tab tekla sakatuta.
Ezarritako irisgarritasun irizpideei jarraituta, www.abadaino.org web gunea koloreak bereizten arazoak dituzten pertsonentzat egokitu da. Hori dela eta, kolore profil estandarraz gain, arazo jakin bakoitzera egokitutako profil alternatiboak ere prestatu dira. Profil batetik beste batera aldatzeko, web guneko goiko ezkerraldeko ikonoak sakatu behar dira.
Halaber, letra tipoen eta web guneko beste elementu batzuen tamaina guztiak inplementatu dira, unitate erlatiboen bidez. Horri esker, nabigatzaile bakoitzaren kontrolen bidez alda daiteke letra tipoen eta gainerako elementuen tamaina. Dagozkion menuen bidez erabil daiteke funtzio hori, baina baita, zuzenean, honako laburbide hauen bidez ere:
Azken aldaketa: 2009/01/13
(Web Mapa)
(Sarbide azkarrak)